Zuzeneko erreserba
Nola funtzionatzen duen
Urte osoan zehar duzue eskuragarri zuzeneko erreserba. Horrek esan nahi du beti sar zaitezketela bilatzailean, komeni zaizuen jarduera bilatu eta zuzenean erreserbatzeko.
Kasu batzuetan, kultura-ekipamendu batek eskaera bidezko erreserba egiteko eska diezazueke; orduan, ekipamenduak berretsi eta lekuak esleitu beharko dizkizue.
Ikuskizun baten sarrerak agortu badira, itxarote-zerrendan sartzeko aukera duzue. Ekipamenduak zuen eskaera jaso eta lehenbailehen kudeatuko du.
Nola egin erreserba
1. Izena eman
Gogoratu erreserbak egiten hasteko beharrezkoa dela programan izena emanda egotea.
2. Saioa hasi
Jarduerak bilatzen hasi baino lehen, hasi saioa zuen sarbide-datuekin. Ez badituzue gogoratzen, berriak eska ditzakezue zuen kontrol-taulako «Nire kontua» atalean, edo laguntza eskatu gurekin harremanetan jarrita.
3. Bilatu ikuskizun edo jarduera egokiena
Erabili gure bilatzailea taldearen ezaugarrietara hobekien egokitzen diren kultura-eskaintzak aurkitzeko.
Emaitzak bilatu eta iragaz ditzakezue udalerriaren, ekipamenduaren, jarduera motaren, dataren edo ordutegiaren arabera.
Bilaketak gorde ditzakezue aurrerago erabiltzeko, edo inprimatu zuen taldearekin kontsultatzeko.
Laguntza behar duzue jarduera egokiena aukeratzeko?
4. Sartu jardueraren fitxan
Gehien interesatzen zaizuen ikuskizuna edo jarduera aurkitu duzuenean, sartu haren fitxan deskribapen osoa, beste erabiltzaileen iritziak eta irisgarritasunari edo kokapenari buruzko informazioa ikusteko.
Jarduera horren saio eskuragarri guztien zerrenda eta leku kopurua ere kontsulta ditzakezue.
5. Egin zuen erreserba
Saio egokia aurkitu duzuenean, sakatu «Erreserbatu» botoia.
Formulario bat irekiko da, eta bertan adierazi beharko duzue zenbat pertsona joango diren jardueretara eta zeintzuk diren taldearen mugikortasun-ezaugarriak.
Formularioa bidalitakoan, zuen eskaera erregistratuta geratuko da eta mezu elektroniko bat jasoko duzue, erreserbaren laburpenarekin eta ordaintzeko moduarekin.
Mezu hori zuen eskaeraren informazio-orria da. Ekipamenduak eskatutako lekuak gordetzen baditu ere, ez da behin betikoa izango ordainketa egin eta egiaztagiria igo arte.
Oharra: «Erreserbatu» botoian «eskaera» testua ageri bada, zuen erreserbak ekipamenduaren aldez aurreko berrespena behar duela esan nahi du.
6. Ordainketa eta erreserbaren berrespena
Zuen erreserba onartu ondoren, sartu kontrol-taulako Ordainketak atalean.
Ekipamenduak ordainketak egiaztatuko ditu eta zuen erreserba behin betiko berretsiko da.
Berretsitako erreserbak kontrol-taulako Nire erreserbak atalean ikus ditzakezue.
Hurrengo urratsa esperientziaz gozatzea izango da!
