Apropakoa izateko arrazoiak
Denok dugu kultura-esperientziaz gozatzeko eskubidea.
Kultura eta gizarte-konpromisoa
Apropa Culturan parte hartzen duten kultura-programatzaileek ezaugarri bera dute: gizarte-konpromisoa.
Apropa Culturaren programatzaile guztiek denboraldiko sarreren zati bat ematen dute, kalteberatasun-egoeran daudenek prezio murriztuan lor ditzaten. Eragin handiko ekarpen txikia.
Parte hartuz gero, zer lortuko duzue?
- Kalteberatasun-egoeran daudenen kulturaz gozatzeko funtsezko eskubidea egia bihurtzen laguntzea.
- Gizarte-inklusioa kulturaren bidez sustatzea.
- Sare sendo, kolaboratibo eta zabal baten parte izatea, programatzaile publiko eta pribatuekin batera.
- Zuen kultura-proposamenetara joan ohi ez diren ikusle eta kolektiboak hartzea.
- Kulturako profesionalok aniztasunarekin harremanetan egoteari esker ikasten, aurkitzen eta berriz aurkitzen dugu gure jarduna.
- Gizarte-erantzukizun korporatiboa handitzea.
Zer onura du kulturak kalteberatasun-egoeran daudenentzat?
Kulturaz gozatzea eskubidea da, duin bihurtzen gaitu eta gizarte-inklusioa sustatzen du.
Apropa Culturan parte hartuz gero, kulturak eragin handiagoa izan eta guztiongana aukera berdinetan iristea bultzatuko dugu.
- Kultura-espazioetara joateko aukera izateak kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen inklusioa sustatzen du.
- Norberaren garapena eta bizitzako proiektua sustatzen laguntzen du kulturak.
- Emozioekin positiboki lotzen da.
- Lagunak egiten eta sareak sortzen laguntzen du.
- Prestakuntza-alderdi askoren osagarri da.
Prestakuntza kultura-profesionalentzat
- Gizartearen eta kulturaren arteko zubiak eraiki nahi ditugu. Horretarako, prestakuntza beharrezkoa da. Hori dela eta, aurrez aurreko zein Internet bidezko prestakuntza-espazioak ditugu, kolektiboak eta haien errealitateak, beharrizanak eta nahiak hobeto ezagutzeko.
- Zer egiten dugu? Tailerrak, prestakuntza-saioak eta konferentziak... tresna praktiko eta dinamikoak dira, gizarte-kolektiboak ahalik eta hoberen hartzeko pertsonak eta ekipamenduak prestatzeko.
- Material digitalak egiten ditugu, irisgarritasunean eta aniztasunean urrunetik prestatzeko.
