Esperientziaz gozatzeko aholkuak

Irteeraz ahalik eta gehien gozatzeko hainbat aholku.

Ondo aukeratu jarduerak

Zuen Gertu erreserbak egitean, kontuan hartu taldearen ezaugarriak eta beharrizanak: zenbat pertsona diren, zein den ordu egokiena, ikuskizun mota, isilik egoteko ahalmena...

Gertu Kulturak koordinatzaile bat du ekipamendu bakoitzean, jarduerak eta erakusketak hautatzeko prozesuan lagun diezazuen.

Hemen gaude aukera ona egiten laguntzeko.

Joan programazioaren aurkezpenetara

Deialdi bakoitza ireki baino lehen, programatzaileek Gertu Kulturan izena emanda duten zentroei aurkezten diete programazioa.

Zuentzat baino ez dira saio horiek, eta bertan azaltzen dira denboraldian zehar eskuratu ahal izango dituzuen ikuskizunak eta jarduerak.

Aprobetxatu unea kultura-eskaintza bertatik bertara ezagutu eta zalantzak argitzeko.

Programazioaren aurkezpenen egutegia.

Prestatu irteera

Ekipamendu bakoitzaren fitxan irteera prestatzeko oso informazio baliagarria aurkituko duzue:

  • Lekuaren mapa

  • Nola iritsi

  • Irisgarritasun-baldintzak

Gainera, ikuskizun bakoitzaren fitxak jarduerari buruzko informazio xehea du:

  • Datak

  • Iraupena

  • Jardueraren deskribapena

  • Kasu batzuetan, lotutako material hezigarria aurkituko duzue

Berrikusi zuen erreserba

Irteera baino egun batzuk lehenago, egiaztatu eskaeraren datuak zuzenak direla: pertsona kopurua, ordutegia, ordainketa... Garrantzitsua da garaiz iristea eta harreran iritsi zaretela jakinaraztea.

Azken uneko aldaketarik badago, jarri harremanetan ekipamenduko arduradunarekin!

Iritsi 30 minutu lehenago

Ikuskizunen kasuan, gutxienez 30 minutuko tartearekin iritsi behar duzue, sarrerak jaso eta eserlekuak lasai aurkitzeko.

Museoen kasuan, aurrez iritsi beharko duzue gauzak kontsignan uzteko eta bisitarako prestatzeko.

Kontuan izan ilara egon daitekeela sarrerak jasotzeko eta denbora behar izan dezakezuela aparkalekua aurkitzeko.

Aretoaren barruan

Gogoratu antzoki, museo eta gainerako kultura-ekipamenduen barruan debekatuta dagoela jatea eta edatea.

Ikuskizunak dirauen bitartean, txaloak daudenean baino ezin da irten. Kasu batzuetan, aretotik irtenez gero ezingo zarete berriz sartu.

Taldeko norbaitek ikuskizunean zehar aretotik irten beharko duela uste baduzue, jakinarazi ekipamenduko Gertu koordinatzaileari.

Oso garrantzitsua da telefono mugikorrak itzalita edukitzea, ikuskizunean zehar ez eteteko eta ez molestatzeko.

Partekatu esperientzia

Kulturaz elkarrekin gozatzen dugunean, are biziagoa da esperientzia.

Zentrora itzultzean, hitz egin denon artean sentsazioei buruz. Bilatu ikuskizunarekin lotutako bideoak eta materiala, esperientzia aberasteko.

Lagundu gaitzazue hobetzen. Inkestatxo bat bidaliko dizuegu jarduerari buruz: zer iruditu zaizuen, zer gustatu zaizuen, zer hobe daitekeen, errepikatuko zenuketen... Iritzi guztiak dira garrantzitsuak!

Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan jarduera egingo duzuen antzokiko edo museoko arduradunarekin.

Gehiago jakin nahi duzue?