Kultur jarduera hurbiltzen dugu
Apropa Culturatik ikuskizun eta kultur jardueren eskaintza zabala eskaintzen dugu, prezio eskuragarrietan, gizarte-bazterketa arriskuan dauden edo desgaitasuna duten pertsonentzat.
Apropa programaren ezaugarriak
Sarrerak gizarte-prezioan
Erraz erreserbatzeko webaren bidez
Ohiko kultur programaziorako sarbidea
Talde bakoitzaren behar askotarikoak kontuan hartzen ditugu
APROPA CULTURA PRESTAKUNTZA
Hezkuntzarekiko konpromisoa, kultur eta gizarte esparruen artean zubiak eraikitzeko

Gizarte-erakundeetako profesionalentzako prestakuntza
Kultur programatzaileekin batera prestakuntza espezifikoak koordinatzen ditugu, arteak eta kultura hobeto gozatzeko.

Kulturako profesionalentzako prestakuntza
Jardunaldiak, zikloak eta neurrira egindako prestakuntzak diseinatzen ditugu, kultura inklusiboan, irisgarritasunean eta aniztasunean sakontzeko.

Ohiko programazioaren ateak irekitzea nahikoa ez denean, kulturara sarbidea emateko beste modu batzuk asmatu behar dira.
Ezagutu proiektuak
SENTSIBILIZAZIOA
Gizarte eta kultur sektoreko profesionalen parte-hartzearekin, urtero kanpaina bat antolatzen da Kulturaren eraldatzeko indarra ikusgai egiteko.
Ikusi kanpainak





Apropa Culturaren gizarte-eragina
Oztopoak ezabatzen ditugu
Zaurgarritasun egoeran dauden edo desgaitasuna duten pertsonek kulturara sartzea eragozten duten oztopo ekonomiko, jarrerazko, komunikaziozko eta fisikoak ezabatzen ditugu.
Kultura, eraldaketarako tresna
Kultura gizarte-erakundeentzako ohiko kanal eta tresna bihurtzen dugu, inklusio, laguntza eta gizarte-eraldaketa helburuak betetzeko.
Kultura inklusiboa sustatzen dugu
Kultura inklusibo, irisgarri, enpatiko eta afektiboa sortzen laguntzen dugu, pertsonen gizarte eta kultur eskubideen alde ere lan egiten duena.
Aniztasunera begirada irekitzen dugu
Kultur programatzaileen begirada aniztasunera irekitzen dugu, berrikuntza eta hazkunde iturri gisa har dezaten, kultura inklusiboaren normalizazioa zeharka sustatuz.
Aliantza jasangarriak ehuntzen ditugu
Kultur ekipamenduak eta gizarte-erakundeak laguntzen ditugu aliantzak eta lan-espazio komunak aurkitzen, eta lotura jasangarri, afektibo eta eraginkorrak sortzen.




