Zeraingo Museo Etnografikora eta Kandela tailerra

Aldi eskuragarria2024/05/30 - 2026/12/31
OrdutegiaAstelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala, Larunbata, Igandea
Iraupena ordu bat
Doan
Eskatu- Kultura
- Tailerra
Bisita honen bitartez Zeraingo museo etnografikora bisita gidatua egiten dugu eta hemen ikusten ditugun ohituretako bat jarraituz ondoren kandela tailerra egiten dugu, bakoitzak bere kandeka eginez. Museoaren helburu nagusia Zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea da: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meatzaritza garaitik igarota, gaur egunera arte.Tematika desberdinetan sailkatuta, tresna, altzari, lanabes, dokumentu eta bestelako objektuak biltzen dira. Guzti hauek, herritarrek borondate osoz eskainitako objektuak dira. Hortaz, Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan dela esan daiteke.
- Haurrentzat
- Gazteak
Antolatzailearen kontaktua
Zerain Paisaia Kulturala
Aholkularitza-ordutegia:
Egunero 10:30 - 14:00