Gure aitona-amonen eskola ezagutu!
1950eko benetako eskola batean murgilduko zarete!





Aldi eskuragarria2026/01/12 - 2028/12/31
OrdutegiaAsteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Iraupena 60 min
-
-
Doan
Eskatu- Historia
- Bisita dinamizatua
Bisita hau guztiz sentsoriala eta bisuala da. Egurrezko ikasmahaietan orduko materiala aurkituko duzue: pizarratxoak, tintontziak, lumak, liburuak eta garaiko bestelako materialak. Bisitak gure haurtzarora eramango gaitu eta orduko disziplina gure azalean sentituko dugu. Ikastetxe honetako ikasle bihurriena ezagutuko dugu, Txomin, beti txokoan zigortuta dagoena eta janzten duen arropari arreta eskainiko diogu. Bukatzeko, garai hartako jolas nagusiak ezagutuko ditugu: arkumeen hezurrak diren tortolosen jolasa ikasiko dugu, txapak, kanikak, kromoak eta igelaren jokoa. Bisitarien parte hartzea bultzatuko dugu, beraien esperientziak partekatzeko aukera izango dute!
- Adin guztiak
Antolatzailearen kontaktua
Lenbur Fundazioa
Aholkularitza-ordutegia:
8:00-13:00