LOTURA 5. Edizioa

Inklusiorako hezkuntza-programa

LOTURA 5. Edizioa
Aldi eskuragarria2026/06/15 - 2026/12/21
OrdutegiaAstelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Iraupena 6 saio 2 ordukoak
Doan
Eskatu
  • Arte plastiko eta ikusizkoak
  • Tailerra

LOTURA

5. Edizioa

Inklusiorako hezkuntza-programa

2026ko ekaina – abendua

 

Hartzaileak

Bazterketa sozialeko arriskuan dauden pertsona eta kolektiboekin lan egiten duten erakunde eta/edo gizarte-erakundeak.

 

Antolatzailea

Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioa

Chillida Leku

 

La Caixa Fundazioaren laguntzarekin eta CaixaBanken bidez garatutako hezkuntza-programa.

 

Loturak  museoaren eta inklusio sozialaren arloan lan egiten duten erakundeen artean lotura afektibo bat sortzea bilatzen du, artearen eta kulturaren bidez topagune bat eskainiz.

 

Lotura topaketa-, ikaskuntza- eta esperimentazio-gune bat da. Parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute artea eta sormena ezagutzeko eta haiekin lan egiteko, pedagogia ludiko baten eta jolasaren bidez; aldi berean, hainbat diziplina artistikorekin harremanetan jarriko dira, gure artistekin eta sortzaileekin eskuz esku.

 

Loturak 6 saio eskaintzen ditu, bi ordukoak eta saio bakoitza talde bakoitzaren beharretara egokituta dago.

 

1. Chillida Lekuren aurkezpena eta bisita elkarrizketatua. Emailea: Chillida Lekuren bitartekaritza-taldea.

2. Lotura. Zeramika-tailerra. Emailea: Eider Baile, artista, zeramikaria eta hezitzailea.

3. Gorputzen trazua. Mugimendu-tailerra. Emailea: Myriam Pérez, dantzari eta koreografoa.

4. Kartoizko arbela. Arte- eta sormen-tailerra. Emailea: Zorione Méndez, diziplina anitzeko artista eta hezitzailea

5. Lotura izan. Argazkigintza-tailerra. Emailea: Nagore Legarreta (argazkilaria, diziplina anitzeko artista eta hezitzailea)

6. Hutsa harrapatzen. Arte eta arkitektura tailerra. Emailea: Maushaus (Anabel Varona eta Carlos Arruti, arkitektoak eta hezitzaileak)

Artea, natura eta ongizatea soziabilitatea hobetzeko eta inklusioa lantzen duten erakunde eta erakundeekiko lankidetza estutzeko asmoarekin lotzen dituen proposamen hau hartzen duen gunea da Chillida Leku.

 

Programan parte hartu nahi duten erakundeak gurekin harremanetan jar daitezke.

 

Programan izena emateko azken eguna: ekainak 8, astelehena.

 

  • Helduak
Ordutegiari buruzko informazio gehiago:
Programan parte hartu nahi duten erakundeak gurekin harremanetan jar daitezke. Programan izena emateko azken eguna: ekainak 8, astelehena.

Antolatzailearen kontaktua

Chillida Leku
Aholkularitza-ordutegia:
Astelehenetik ostiralera arte: 10:00-14:00