Abando - Ezagutu oinez
Bilbao Izan. Bisita gidatuak

Aldi eskuragarria2026/07/01 - 2026/07/31
OrdutegiaAstelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Iraupena 90 min
-
Doan
Eskatu- Leku eta eraikin historikoak
- Ibilbidea
Ezagutu inoiz eraiki ez zen Abando
Ibilbide gidatu honek, XIX. mendetik XX. mendeko lehenengo hamarkadetara, Bilboren bihotzarentzat etorkizun alternatibo bat irudikatu zuten hirigintza eta arkitektura proiektuetara hurbiltzea proposatzen du. Arkitektoek, ingeniariek eta erakundeek bultzatutako ekimenak eta hainbat arrazoirengatik gauzatu ez zirenak, baina hiria nabarmen eraldatuko zutenak.
*Garrantzitsua: Gutxieneko kopurura iristen ez bazarete (12 lagun, laguntzailea barne), jar zaitezte harremanetan Gertu Kulturarekin, bisita beste talde batekin partekatzeko.
- Helduak
- Familiarra
- Gazteak
- Aire zabalean
- Zutikako ikuskizuna
Ordutegiari buruzko informazio gehiago:
Kalean, oinez egiten den bisita gidatua. Euria egiten badu, jarduerari eutsiko zaio, nahiz eta pixka bat alda daitekeen.
Bisitan audiogida bana emango zaie parte-hartzaileei. Hasiera-ordua baino 10 minutu lehenago topalekura iristeko eskatzen dizuegu.
Bisitaren topalekua: Bailén 1 (Concordia tren geltokia)
Ibilbide honek aldaparen bat izan dezake.
Zelan heldu: Bilbobus (01, 03, 10, 40, 56, 75, 77, 85, A1, A2, A5, A9), Metro: Abando, Tranbia: Abando