Santutxu - Ezagutu oinez

Bilbao Izan. Bisita gidatuak

Santutxu - Ezagutu oinez
Aldi eskuragarria2026/06/01 - 2026/06/30
OrdutegiaAstelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Iraupena 90 min
Doan
Eskatu
  • Leku eta eraikin historikoak
  • Ibilbidea

Nortasun propioa duen auzo baten historia eta bizitza

Santutxun zehar ibiltzera gonbidatzen zaitugu, XX. mendean zehar Bilbok izan duen eraldaketa inork gutxik bezala islatzen duen gunean. Gaur egun auzo dinamikoa eta jendez betea dena, mendeetan zehar, hiribildua lurraldearen barnealdearekin lotzen zuten baserri eta landabide gune bat izan zen.

*Garrantzitsua: Gutxieneko kopurura iristen ez bazarete (12 lagun, laguntzailea barne), jar zaitezte harremanetan Gertu Kulturarekin, bisita beste talde batekin partekatzeko.

  • Helduak
  • Familiarra
  • Gazteak
  • Aire zabalean
  • Zutikako ikuskizuna
Ordutegiari buruzko informazio gehiago:
Kalean, oinez egiten den bisita gidatua. Euria egiten badu, jarduerari eutsiko zaio, nahiz eta pixka bat alda daitekeen. Bisitan audiogida bana emango zaie parte-hartzaileei. Hasiera-ordua baino 10 minutu lehenago topalekura iristeko eskatzen dizuegu. Bisitaren topalekua: Karmelo 15 (Garage irteeraren parean) Ibilbide honek aldaparen bat izan dezakeela kontutan hartu. Zelan heldu: Bilbobus (13, 48, A9), Metro: Santutxu (Irteerak: Karmelo / Zabalbide)