Muñatones Gaztelua - Bisita gidatua

Muñatones Gaztelua - Bisita gidatua
Aldi eskuragarria2026/05/15 - 2027/10/31
OrdutegiaAsteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala, Igandea
Iraupena 60 minutu
Doan
Eskatu
  • Historia
  • Bisita dinamizatua

Ibilbide gidatuan gaztelua nola eraiki zen, zer atal dituen eta bakoitzak zer funtzio zuen azalduko dugu. Goitik ikuspegi panoramikoaz gozatzeko aukera izango dugu, barruko harresiaren adarbetik ibiliz. Baita hemen bizi izan ziren pertsonak ere ezagutuko ditugu: eguneroko bizitza, gerra garaian eta bake garaian. Salazartarren historia zirraragarria bezain dibertigarria da, eta gustura partekatzen dugu.

Gomendio praktikoak: Gazteluko bisita guztiz aire zabalean egiten da, batzuetan belarrezko soropilean eta uneoro lur irregularrean. Eguraldi txarra iragarrita badago, komeni da arropa beroak eta oinetako egokiak eramatea.

Muñatones Gaztelua Erdi Aroko dorre bat da, eta harresiak, dorretxeak, lubanarroa eta adarbea gordetzen ditu. Bizkaian toki gutxik dute Bandokideen Gerren garai nahasiak berriz biziarazteko gaztelu honek duen gaitasuna. Gainera, Muñatones Salazartarren etxea izan zen 200 urtez; haien historia, Lope García de Salazar kronikalari eta bandokidearen abenturek gidatua, oso presente dago bisita osoan zehar.

 

  • Adin guztiak
  • Aire zabalean
Ordutegiari buruzko informazio gehiago:
*Maiatzetik urrira, astean zehar (asteartetik ostiralera), aldez aurretik erreserba egin behar da (ordutegia: goiz ala arratsaldez izan daiteke). **2026ko udako bisitaldiak (igandero) ekainaren 21etik irailaren 13ra, 10:30ean eta 12:30ean. ***Jaiegun batzuetan "Gaztelua eta mailua" bisita bateratua eskaintzen da: burdinola eta gaztelua ikusteko aukera. Hurrengo datak: uztailak 25, abuztuak 15 eta urriak 10.

Antolatzailearen kontaktua