Tailerrak: Aldi baterako erakusketak

Museoak antolatzen dituen aldi baterako erakusketak ezagutzeko beste modu bat.

Tailerrak: Aldi baterako erakusketak
Aldi eskuragarria2025/05/30 - 2026/05/31
OrdutegiaAsteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Iraupena 60 minutu
Doan
Eskatu
  • Arte plastiko eta ikusizkoak
  • Tailerra

Durangoko Arte eta Historia Museoan gure aldi baterako erakusketei lotutako tailerrak antolatzen ditugu.

Sorkuntzarako, hausnarketarako eta elkarrizketarako guneak dira, publiko mota desberdinentzat diseinatuak: migratzaileeantzat, aniztasun funtzionala duten kolektiboentzat edo behar espezifikoak dituzten talde batzuentzat. Tailer bakoitza inklusiboa da eta parte hartzen dutenei egokitzen zaie, arteak guztiontzako esperientzia irisgarria izan behar duela uste dugulako.

  • Helduak
Ordutegiari buruzko informazio gehiago:
Hitzordua aldez aurretik hartu behar da museoko langileekin adostuta