Chillida Leku

Hernani (Gipuzkoa)

Deskribapena

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.

Irisgarritasun-informazioa

  • Sarbidea: Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako sarbidea du.
  • Komun egokituak daude.
  • Barruko zirkulazioa:
    • Museoaren ibilbidea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat. (Erne, arrapalek %7-ko malda dute)  
    • Baserriaren 1go solairura igotzeko eskailerak eta jasogailua daude.
  • Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
  • Ikusmen-irisgarritasuna:
    • Lorategiko eskulturak uki daitezke eta batzuetara sartzeko aukera ere badago. 
    • Eskulturen maketak daude.
  • Aurretiazko gida: Museoa bisitatu baino lehen aurretiazko gida kontsultatu daiteke.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Chillida Leku
Nausica Sanchez Torres
Reservas Chillida Leku
Aholkularitza-ordutegia:
Astelehenetik ostiralera arte: 10:00-14:00