Muñatones Gaztelua




Description
Muñatones Gaztelua, bere lubaki, dorre eta harresiekin, Salazar familiaren zentro neuralgikoa izan zen, hauek, Bizkaiko Erdi Aroko leinu boteretsuenetako bat izanik, batez ere gudari bandokide izan zirelako ezagutzen ditugunak. Baina, gainera, benetako "burdinaren jaunak" izan ziren bere garaian, meategietan erauztea, itsasoan zehar salerostea eta burdinola askotan ekoiztea kontrolatzen baitzuten. Salazar familia izan zen, XVI. mendearen hasieran, El Pobaleko Burdinola eraiki zuena Gaztelutik lau kilometro eskasera.
Enklabe hau, gainera, gure historiako pertsonaiarik berezienetako bati lotuta dago, Lope García de Salazar boteretsuari, arma- eta letra-gizonari. Hari zor diogu "Bienandanzas e Fortunas", Bizkaiko historiako lehen kronika idatzia.
Accessibility information
Espazio hau ez dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua.
Accessibility
- Guide dog
- Plazas de aparcamiento adaptadas